jueves, 21 de octubre de 2010

Web 2.0

Hona hemen web 2.0ri buruzko youtubeko bideo bat:



Zer da web 2.0?

Web 2.0 deritzoguna web 1.0ren garapenetik sortu den fenomeno soziala da. Web honen ezaugarri nagusiena interakziorako aukera dela esan daiteke, aplikazio desberdinen bidez erabiltzaileok interneten parte hartu eta kontaktuan egon gaitezkeelako.

Baina, zer dira web aplikazio horiek?

Web aplikazioak gehienok egunero erabiltzen ditugun programak dira, zeintzuen bidez erabiltzaileok interneten modu errez batean eragin dezakegun. Bestela esanda, programa edo erraminta hauek beraien egitura egina daukate (aditu batek egina) eta guk egin behar dugun gauza bakarra zera litzateke: edukia jartzea.
Horien artean guretzako ezagunak diren Blogger, Wikipedia, Youtube, Flickr, Moodle... aurkitzen dira, bakoitzaren erabilera desberdina delarik: informazioa idaztea, bideoak ikusi eta igotzea, irudiak konpartitzea, hezkuntza ...

Guztiok ados egongo gara web 2.0a abantaila handia suposatu duela esaten dudanean, internetek gaur egun ematen dizkigun aukerak anitzak baitira; informazio iturri garrantzitsuena izateaz gain, gure artean harremanetan egoteko eta hainbat gauza konpartitzeko aukera ematen digu, beti ere entretenimendurako ematen dizkigun aukerak ahaztu gabe.

Denok dakigunez, informazioaren gizartean bizi gara, non bere izenak adierazten duenez, informazioak paper garrantzitsua betetzen duen. Hau da, informazioa etengabe ari da aldatzen eta gehitzen, eta kasu honetan interneta edota teknologia berriak oso erabilgarriak izaten dira, informazioaren antolaketa errazten baitute. Beraz, internet deritzoguna geure gizarte eta kulturan guztiz integratuta agertzen zaigu, eta nola ez, eskolaren alorrean. Kasu honetan ikusi dugu nola eskolak azken urte hauetan zenbait aldaketa egin dituen gizarte honetan nagusi diren teknologia berriei lekua emanez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario